BURTSA. Urrun dago supernoba

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Supernoba berriak, dizdiratsuenak, gugandik urrun daude eta, burtsari dagokionez, badirudi urruntzen ari direla. Amaitu ote dira baikorkeriaren garaiko igoera neurrigabeak ? Ezustean, %10 hobetu ditu mozkinak Gas Naturalek (-%0,98) aurtengo lehen hiruhilekoan eta %8,4 handitu ditu publizitate telebistak Telecincok (-%3,63), baina atzerriko funts kudeatzaileek SIBEko burtsetan duten interesaren argia ahultzen ari da. EBZk ez du gaur interes tasarik mugituko, baina izango da mugimendurik gutxi barru. Eta horrek izango du isla, gutxi asko, enpresen mozkinetan ere. Hazkunde ereduak bere mugak gertu izan ditzake eta Sacyr (-%2,59), ACS (-%1,72), Acciona (-%2,52) eta enparauen itxura ez da SN 2006gy supernobarena. 3.716 milioiren salerosketa izan zen eta zenbaki gorriak nagusitu, Enagas (+%1,02) eta beste salbuespen gutxi batzurekin. Bezperako bizipoza izarren hauts bilakatu zitzaion Acerinoxi (-%4,82).

Repsol. Repsol-YPFk (-%0,36) akzioko 0,72 euroko dibidendu gordina banatzea proposatuko dio Akziodun Batzarrari, %20ko hazkundea eta plan estrategikoan finkatutakoarekin bat datorrena. Sacyr eta LaCaixak presidenteordetza bana izatea ere onetsiko du gaurko batzarrak.



Ibex-35. Eurostoxx-50 (-%0,68) indizea baino okerrago dabil Ibex-35a (-%0,79). Frantziako akzioetan, esaterako, Espainian ez bezalako zenbaki beltzak ikusten dira: Credit Agricole (+%1,02), France Telecom (+%0,23) edota Lafarge (+%0,39) kasu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.