BURTSA. Yemendik at

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Yemendik at samina hedatu da gurera. Burtsan, samina beharrean, 3.072 milioiren salerosketa izan zen eta hedatu zena, irabazi txikiak batez ere. Bi banku handienek %1era iritsi ez ziren irabaziak izan zituzten eta, bihar jaieguna izaki, inbertsiogile asko goiz antzean euren postuetatik at kokatu ziren. AEBetako independentzia eguna ospatzeak atzoko eguna epeldu eta gaurkoa izoztuko du. Edurnezuri (-%0,36), Espainian Sabako erreginaren paperean jarduten dena, isun salomoniko batekin zigortuko du gaur Europako Batzordeak; 100 milioiren kopurua aipatzen dute zurrumurruek, banda zabalean nagusikeriaz jokatzeagatik. Endemol 2.629 milioian salduta, izango du nola ordaindu. Cintra eta Bolsas y Mercados (BME) %2 pasa igo ziren eta %1,5 pasa Iberdrola, Gamesa eta FCC. Ezin esan, ordea, erosleen karabana oso sendoa denik. Momentuko salmenta erauntsia amaitu den arren, interes tasak mozkinetan islatu ahala ikusi beharko.

Endesa. Endesak (=) bere jarduerarekin jarraitzen du, Erosteko Eskaintza Publiko (EEP) prozesuak berak lez. Enel (+%0,87) eta Accionaren (+%1,08) lurreratzea gorabehera, Espainiako Cadizen eguzki energiaz 20 megawatteko potentzia izango duen zentralerako baimena lortu du.



Uno. Gordailuen gerra gordintzen ari den seinale garbiak daude. Internet bidezko Uno-e erakundeak lehen hilabetean %15 eta hurrengo bostetan Euriborrari loturiko gordailua jaulki du. Burtsari alternatibak indartzen ari zaizkio, bistan denez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.