BURTSA. Zaharrak berri show

Joseba Barandiaran Andueza.
2008ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Ez dira garai onak bertsotarako, ez burtsan, ez bestela. Subprime entzun nahi ez duenari, belarrietara sartzen diote; egurra. UBS bankuak berpiztu du mailegu krisiaren inguruko kezka, inoiz ahaztua izan bada. Salmenten tabernan, entzulea ugari eta txerritxo ehiztarien tiro hotsa ere bai. 3.331 milioiraino hazi zen atzo Ibex-35 indizeko akzioen salerosketa eta joera anitzak islatu ziren. Igoera errima gozatu zuten Tecnicas Reunidas (+%4,44) edo Grifolsek (+%2,94); galera ointzat hartu zuten Telecinco (-%2,45), Bolsas y Mercados (-%1,76) nahiz «eliteko blue chip» batzuek: Edurnezurik (-%1,46) eta Iberdrolak (-%1,37). Hitzetik hortzera dabil mailegu krisia hel daitekeela, eta, hazkundea moteldu heinean, kontu handiz emango dituzte bankuek mailegu berriak. Arazoak, EBZ gai jartzaileak ditu, Euroguneko herrialde ezberdinen behar eta ohiturak, gaztetxeko eta ohiko bertso saioko entzuleenak bezain ezberdinak baitira.

Petrolioa. * Petrolioak 120 dolarren marka gainditu du, Goldman Sachsen analistek 200 dolarretara iristea posible ikusten dute eta, hala eta guztiz ere, Cepsaren (=) mozkina 119 milioikoa izan da aurtengo lehen hiruhilekoan; iaz epe berean baino %42 txikiagoa, alegia. Arrazoia ? Fintze prozesuan duen irabazia murriztu egin delako, dolarra %13 depreziatzeaz batera. Espainiako Cepsa petrolio enpresa, %48an Frantziako Total (+%0,24) petrolio enpresarena da eta %30ean Santander (+%0,14) bankuarena. Urte amaitzerako mozkinen joera aldatzea espero du, hala ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.