BURTSA. Zapiekin bat

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Iruñerrian zapiak gorri eta Bilbao-2000 indizeak zapiekin bat egin zuen. Galeren gorria nagusi eta Ibex-35 indizea saltzailez lepo ibili zen: Acerinox (+%1,13), Gamesa (+%0,53), Abertis (+%0,13) eta Sabadell (=) ez beste guztiek jo zuten gorrira, 2.923 milioiren salerosketa apalarekin. Eguna indartsu hasi arren, pixkanaka salmenta oldea iritsi zen azokara. Iberdrola (-%1,37) izan zen Ã’blue chipÓen artean adarkada gehien jaso zuena. Gainontzeko guztiek, %1era iritsi ez ziren galerak izan zituzten. Sogecablek (-%2,77) futbola galdu berri du eta entzierroa telebistaz ematen ere ez du, oraingoz, egoki asmatu. Petrolioak ez du jai hartu eta, Iruñean egon balitz lez, Trichetentzat bistakoa da inflazio arriskua. Fenosa, REE eta Enagasek ere %1na pasa galtzea, Espainiako gobernuaren asmoekin lotu daiteke (ikus eskuineko oharra). Altadis (-%0,46) eta Iberiaren (-%0,81) inguruko erosketa asmoak, itxuraz, epeldu egin dira.

.

Argindar enpresak. Espainiako Gobernuak argindar enpresei buruzko erret dekretuaren zirriborroa plazaratu berri du. Horren arabera, potentzia bermatze aldera egun banatzen den 700 milioiko pizgarria galtzeko arriskua dute argindar enpresek. Sektoreak gorrira jo zuen.



Zeltiaren(+%9,82) akzioak 8,72 euroko maximoa jo du, barikuan %8,77 irabaziz hasitako kurrinkari eutsiz. Yondelis minbiziaren aurkako sendagaia botiketatik gertuago dago, ikerketen azken emaitza positiboen argira. Zazpi milioi akzio salerosi ziren atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.