Azkuna eta Calatrava haserretuta, Asiako indizeei jarraiki Zubi Zuritik puenting egitea deliberatu du Bilbao-2000 indizeak. Eguna itxi zuen baino gorriago hasi arren, bistan da baikortasunak baikorkeria puntua ere bazuela. Tiro laburreko ehiztariek eskopetak prest dituzte, baina Calatrava zentzuzko batek bezala, Azkuna haserretuari, errespetua ez bada, beldurra bederen zor zaio. Asian errenta aldakorraren salmentak dira nagusi, Europan berdin, errenta finkorantz doan joeran eta Hego Amerikako merkatuetan ere, argi gorriak piztu dituzte zubiaren altueraz ohartu direnek. 7.301 miloiren salerosketa, itzela da, marka handia. Harrigarria eta espero ez zena, Calatravaren zubiari eginiko adabakiak bezala. Edurnezurik (-%2,28) ia 1.500 milioiren akzioak mugitu zituen eta Santanderrek (-%0,92) 1.300 milioirenak. Gehitu horri Enelek (-%2,56) berpiztu Endesaren (+%0,87) 964 milioiak eta BBVAren (-%2,02) 870ak.
EADS. EADSren (+%1,81) akzioak izan ziren atzo Parisen gora egin zuten bakanetakoak (CAC-40tik 8 baino ez ziren irabaziekin etxeratu), baina Airbusek langileen %18 murriztu nahi ditu (10 mila lagun inguru): 4.300 Hexagonoan, 3.400 Alemanian eta 400 inguru Espainian. Dolar merkearen lanak.
Enel. Italiako argindar enpresak E.On (-%3,87) Alemaniakoaren bidea ilundu du, Endesa bereganatzeko lehian. Foiletoia berpiztu du eta, bide batez, baita Endesaren beraren akzioa ere. 38,45 euroan gelditu zen atzo Espainiakoaren akzioa. Acciona (+%0,17) gustora dago.
BURTSA. Zubi-saltoa Zubi Zuritik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu