BURTSA. Zubia maximotik maximora

Joseba Barandiaran Andueza.
2007ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Burtsaren igoerak ez du etenik. Atzokoa bankuen bultzadak eragin zuen nagusiki. Santander (+%0,54) erraldoia 15 euroan daeta Ibex-35eko (+%0,68) gainontzeko banku guztiek elkarrekin balio dutena baino gehiago balio du. BBVA (+%1,58) da kapitalizazioz bigarren, eta 22,79 euroan den Edurnezuri (-%0,04) erregin eta nagusi. Atzo Erreserba Federalak interes tasak jaistea erabaki zuela burtsa itxi ondoren jakin zen, baina AEBetako ekonomiak diru merkeagoa behar duela bistaratzen du. Kontsumitzaile nagusi izan direnak ekoizle izatera pasa beharko dute, pixkanaka. Ibex-35 akzioetan 4.094 milioiren akzioak mugitu ziren eta salerosketan izandako jauzia lagun, BMEk (-%1,39) emaitza onak kaleratuko ditu. Besterik da Erosteko Eskaintza Publikoren (EEP) batek jango ote duen. %3na pasa irabazi zuten ACS eta Ferrovialek. Eraikuntzari lore sortarik ez zaio falta. Zalantza da goratu edo lurperatu nahi ote dituzten.

Fluidra. Fluidraren (+%4,15) akzioak atzo burtsaratu ziren, gainera, arrakastaz. 6,5 euroan hasitako akzioak 6,77an itxi zuen lehen eguna. Igerilekuak eta ur tratamenturako sistemak egiten ditu Kataluniako enpresak eta 762 milioiren kapitalizazioa erdietsi du.



Erreserba Federala. Krisia bukatu al da ? Zalantzak uxatu nahian Erreserba Federalak puntu laurden gehiago jaitsi du bere interes tasa. Espainiako inbertsiogileek, ordea, 5.000 milioi inguru inbertsio funtsetatik atera dituzte urrian, gordailuen interesa igo egin da... jarraituko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.