Buruko gaitzak dituztenentzat laguntza gehiago eskatu dute
DONOSTIA. Buruko osasunaren munduko egunaren karietara hainbat ekitaldi egin zituzten atzo. Donostiako Kursaalean 500 bat pertsona bildu ziren. Bertan, Fedefasek, buruko gaitzak dituzten EAEko gaixoen eta senideen elkarteak, laguntza eta baliabide gehiago eskatu zituen halako gaixotasunak dituztenentzat. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak aitortu zuen gizartea zorretan dagoela gaixo horiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu