Buruko Gaitzen Legea ez da onartu Nafarroan
IRUÑEA. NaBaiko bi parlamentari bilkuran izan ez direla eta, Nafarroako Parlamentuak ezin izan du onartu Buruko Gaitzen Legearen tramitazioa. PSNko parlamentari Maria Chivitek gertatutakoa gaitzetsi du. «Hirugarren aldia da halako zerbait gertatzen dela». Horren ondorioz legearen onarpena atzeratu egingo dela gogorarazi du Chivitek, eta argibideak eskatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu