Gizartea

Buruko gaixo batek ertzain bat larri zauritu du Bermeon

Medikuek eskatu zuten Ertzaintzaren laguntza, etxean itxita zegoen gaixoa osasun zentro batera eramaten laguntzeko.

2008ko abuztuaren 28a
12:33
Entzun
Labankada eman zio atzo buruko gaixo batek ertzain bati Bermeon (Bizkaia), medikuek eskatuta gaixoa etxetik ateratzea joan zirenean. Ondorioz, ertzaina larri eraman zuten Galdakaoko erietxera.

Arestian aipatu bezala, medikuek gaixoa etxetik atera eta osasun zentro batera eramateko ertzainen laguntza eskatu zuten atzo iluntzean. Bederatziak aldera sartu ziren ertzainak etxebizitzan, eta gaixoak laban batekin ekin zion haien kontra. Bati labana sartu zion saihetsalde batean. Nolanahi ere, gaixoa etxetik atera eta osasun zentrora eramatea lortu zuten beste ertzainek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.