Irudia. Busturia
BUSTURIKO BIKTIMAK, OROIMENEAN
Ehun bat herritar batu ziren atzo eguerdian Busturiko Axpe auzoan (Bizkaia), 1936ko gerraren eta frankismoaren eraginez hildako busturiarrak omentzeko. Ahaztuak 1936-1977 elkarteak eta herri horretako udalak antolatu zuten omenaldia, bosgarren urtez. Hain zuzen ere, gaur beteko dira 75 urte Busturiko bost gizon fusilatu zituztenetik. Lore eskaintza egin, eta aurresku bat dantzatu zuten biktimen omenez jarritako oroitarriaren parean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu