Caamañok dio Gobernua prest dagoela Lopezen proposamena aztertzeko
Espainiako Gobernua prest dago euskal presoak «era progresiboan» gerturatzeko proposamena aztertzeko, Francisco Caamaño Justizia ministroak adierazi duenez. Caamañoren arabera, proposamen hori egungo «legedia aintzat hartuz» eta «ETA amaitzeko helburuarekin» aztertu behar da. Juan Kalparsoro Araba, Bizkai eta Gipuzkoako fiskal nagusiak, berriz, ETAko kideei eskatu die «ausartak izateko» eta erakunde armatuaren desegitearen berri emateko. «ETAk emandako pausoa aitortzen jakingo du Justiziak», adierazi du urte judizialaren hasiera ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu