Ertzaintzaren pilotakada bat jasota hil zen Iñigo Cabacas, eta haren auzia argitu gabe utzi du kargua Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak; hori gogor kritikatu du Bilduk. Txema Azkuernaga Bilboko Bilduren ordezkariak gogora ekarri du lau hilabete pasatu direla Cabacas hil zutenetik, eta oraindik ez dela jakin nortzuk diren erantzuleak. «Justizia egiteko borondaterik eza» aurpegiratu dio Herrizaingo sailburuari.
Ezker abertzaleak ere kritika bera egin dio Aresi, eta salatu du «inongo arduradun politikok» ez duela onartu bere erantzukizuna. «Polizien babesle» izatea egotzi dio Aresi.
Cabacasen auzia argitu gabe joatea kritikatu du Bilduk
«Polizien babesle» izatea egotzi dio ezker abertzaleak Rodolfo Aresi, eta inork bere erantzukizuna onartu ez izana salatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu