Gasteizko "Caballito"ko langileak grebarekin aurrera jarraituko dute, 109 langilek hala erabaki dutelako. Bozketan 117 langilek hartu dute parte eta gehiengoak grebarekin jarraitzea erabaki du. Nolanahi ere, Caballitok 220 langile ditu guztira; beraz, erdia inguru dira lanuztea egiten ari direnak.
Grebalariek agertu dute beren protesta modua bertan behera uzteko langile guztiak aintzat hartzen dituen akordioa erdietsi beharko dutela enpresa zuzendaritzarekin, eta greba eteteko erabakia "kanpoko eraginik gabe" hartuko dutela nabarmendu dute.
Caballitoko zuzendaritzak arbitrajeari uko egin zion atzo, eta dagoeneko bederatzi hilabete egin dituzte greban langileek.
Lanuztearekin aurrera segitzea ez ezik, abuztuan atseden hartzea erabaki du langileen batzarrak, hartara irailerako "indarberritzeko". Dena den, ostiralean manifestazioa egingo dute.
Lan gatazka
Caballitoko langileek greban jarraituko dute
Greban jarraitzea erabaki du Gasteizko Caballito enpresako langileen batzarrak. Hain zuzen ere, ordezkariek agertu dutenez, enpresako zuzendaritza "langile guzti-guztiekin" akordio batera iristen den arte protesta modu horri eutsiko diote. Dagoeneko, bederatzi hilabete egin dituzte greban Caballitoko langileek. Zuzendaritzak, berriz, arbitrajeari uko egin zion atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu