Paulino Luesmak utzi egingo dio Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Espainiako Gobernuko ordezkari izateari, eta Mikel Cabieces PSE-EEko kide eta Portugaleteko (Bizkaia) alkateak hartuko du haren lekua, gaur udal horretako iturriek jakinarazi dutenez. Luesmak bere erabakiz utziko du postua, Efe berri agentziak dioenez.
Cabiecesek laga egingo du alkatetza, eta Portugaleteko PSE-EEko batzordeak hartuko du haren ordezkoa jartzeko erabakia, hurrengo bileran. Mikel Torres alkateordea eta Ogasun batzordeburua da hautagai nagusia.
1995etik dago alkatetzan Cabieces, eta 2002an PSE-EEko zuzendaritza hautatzeko prozesuan Nicolas Redondo Terreros eta Rosa Diezen alde agertu zen; Patxi Lopez hautatu zuten idazkari nagusi, beste ildo batekoa. Sozialisten iturriek diotenez, Lopezen joerakoa da Torres; hain zuzen, PSE-EEko zuzendaritzako kide da, Ekonomia eta Industriako arduradun bezala. 37 urte ditu.
Politika
Cabiecesek Luesma ordezkatuko du EAEn Espainiako Gobernuko ordezkari gisa
Portugaleteko alkatea Cabieces, 1995etik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu