CADE, Bizi eta Sepansok ere gaitzetsi dute Canopia
BAIONA. Bil Ta Garbik ipar Baionan eraiki nahi duen Canopia hondakindegi xedea gaitzetsi dute CADE, Bizi eta Sepanso elkarteek, auzoek osatu duten elkarteari sostengua ekarriz. Bertzeak bertze, batere zaborrik ez sortzeko politika ez bultzatzea leporatzen diote Bil Ta Garbiri. Gogorarazi diote haren esku dauden hondakindegietan ere ez direla ingurumen neurriak bermatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu