Gizartea

CADEk "barrikada" ezarri dio AHTari, ibilbidean lurrak erosiz

Gaur jakinarazi dutenez, CADEko 484 kidek lur sailak erosi zituzten duela hiru urte eta erdi, geroan AHTaren ibilbidea bihurtu den eremuan.

Aitor Renteria.
2013ko ekainaren 5a
14:03
Entzun

Erositako lur horiek trabeska ezarriak daude, barrikada eginez AHTari, eta kasurik gehienetan 80 zentimetroko zabalera dute. Orotara, 860 metro koadroko eremua da, 450 eta 410 metro koadrotan banaturik. CADEko kideek jakinarazi dutenez, ibilbidean traba ezartzea zen helburua eta, bide batez, balizko aldaketa saihestea.

Erosketa egin zutelarik AHTaren ibilbidea eztabaidan zegoen, baina CADEK, RFFren barne dokumentuak baliatuz, urratsa egitea deliberatu zuen, eta lurrak erosi.

CADEk jakinarazi du prozedura bururaino eramanen duela. AHT egitasmoa aitzinera eramateko, RFFk desjabetze prozedura burutu beharko du. Adostasun akordiorik ez duela onartuko jakinarazi du CADEk, legeak ematen dizkien euskarriak baliatuz.

Prozedura martxan jarriko balitz auzibideak bederen sei urte iraunen lukeela iragarri dute ekologistek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.