azpiegiturak

CADEk mobilizazioa iragarri du udaberrirako, AHTaren aurka

Senperen egingo dutela aurreratu dute. Hautetsiekin beste ekimen bat egiteko asmoa dute.

2012ko martxoaren 14a
12:51
Entzun

CADE ingurumena babesteko elkarteen taldeak mobilizazioa iragarri du udaberrirako, Senperen (Lapurdi), AHTren aurka. Horrekin batera aurreratu dute hautetsiekin beste ekitaldi bat egitea pentsatu dutela, baina ez dute zehaztu noiz eta non izango den.

Bestetik, CADEk salatu du RFF tren konpainiak inkesta abiatzearen erabakia Tren Garraioaren Behatokiari iritzirik eskatu gabe hartu duela. RFFren zenbakiak "sinesgarriak" ez direla gaineratu dute.

Behatokiak abiadura handiko trenaren proiektuaren inguruan dagoen "zifren borroka" amaitu nahi du, eta egungo bidearen buxadura arriskuez diagnostiko bateratu bat adostu.

CADEk urte hasieran esan zuen AHTaren xedea "birrinduz" doala. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.