Cadel Evans munduko txapeldunak irabazi du gaur 93. Italiako Giroko zazpigarren etapa -Carrara-Montalcino, 222 kilometro-. Damiano Cunego izan da bigarren, eta hirugarren Aleksandr Vinokurov. Evansek bi segundo atera dizkio Cunegori, eta Vinokurov denbora berean sartu da. Seiko talde batean zeharkatu dute helmuga, eta gainerakoek apurka, minutu bateko aldearekin egin du zazpigarrenak.
Vincenzo Nibaliren lidergoa erori egin da, eta Vinokurov jarri da Giroaren sailkapen nagusian lider. Nibalik, eta gaur arte sailkapen nagusian bigarren izan den Ivan Bassok, bi minutu galdu dituzte.
Oso etapa gogorra izan dute txirrindulariek; euria eta lohia izan dituzte etsairik gogorrenak.
Bihar korrituko dute zortzigarren etapa: Chianciano Terme-Terminillo (189 kilometro). Lehen mailako mendatean bukatuko da etapa.
Maiatzaren 30ean amaituko da Giroa, Veronan, 15,3 kilometroko erlojupekoarekin. Giroan zehar mendiko sei etapa egongo dira.
txirrindularitza
Cadel Evans irabazle Giroan
Aleksandr Vinokurov jarri da lider.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu