Francisco J.L.I. arin zauritu zen istripuan, eta berehala, Tuterako Reina Sofia erietxera eraman zuten. Ezbeharraren gaineko ikerketa egiten ari ziren foruzainei, ordea, mozkortuta zegoela iruditu zitzaien, eta alkoholemia proba egin zioten ospitalean. Azterketa horretan, oso alkohol tasa handia eman zuen foruzainen arabera.
Ondorioz, erietxean alta eman ziotenean, atxilotu egin zuten, eta Foruzaingoaren Tuterako egoitzara eraman zuten. Ikerketako diligentziak osatu ostean, aske utzi zuten. Nolanahi ere, zuhurtzigabetasun larriaren ondorioz egindako hilketa egozten diote.
Istripuak
Cadreitako istripuan zerikusia izan zuen gidarietako bat atxilotu egin zuten foruzainek, alkohol tasa handia eman zuelako
Cadreitan (Nafarroa) istripu handia izan zen atzo, eta ezbehar hartan zerikusia izan zuen gidarietako bat foruzainek atxilotu egin zutela jakin da gaur. 42 urteko Francisco J.L.I. da atxilotu zuten laguna, eta harekin batera autoan zihoan emakumezkoa —Maria B.G. S., Caparrasokoa— hil egin zen istripuan. Alkohol tasa handia eman zuelako atxilotu zuten Francisco J.L.I., eta zuhurtzigabetasun larriarren ondorioz egindako hilketa delitua leporatzen diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu