Cadreitan 74 urteko gizon bat zendu da ortuan lanean ari zela
IRUÑEA. Cadreitan (Nafarroa) 72 urteko gizaseme bat hil zen atzo, baratzeko lanetan ari zen bitartean lurra jiratzeko makina mekaniko batekin ezbeharra izan ostean. Telefono dei baten bidez izan zuten larrialdi zerbitzuek jazotakoaren berri, eta Azkoiengo suhiltzaileak eta anbulantzia bat bidali zituzten hara. Edonola ere, heldu zirenerako hilotz zen gizonezkoa. Autopsia egingo diote Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutuan, heriotzaren kausa argitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu