CAF-EKOEK ELKARTASUNA UDALBILTZARI

2010eko urriaren 5a
00:00
Entzun
Cafeko langileek elkarretaratzea egin zuten atzo, Beasaingo lantegiaren aurrean, Udalbiltza auzian egunotan Madrilen epaitzen ari diren hogei lagunei elkartasuna adierazteko. Urko Iraztortza auzipetuak enpresa horretan egiten du lan. Langile batzordeak onartutako testuan, auzia salatu dute batetik, eta bestetik, haren akusazioa erretiratzeko eskatu diote Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari. Gainera, Egunkaria auzian gertatu gisara, auzipetu guztiak libre uzteko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.