Atxiloketak
Cahorsen atxilotutako ETAko usteko hiru kideak espetxeratzeko agindu du LeVert epaileak
Kandido Sagarzazu, Claude Recart eta Mikel Illarramendi iragan astean Cahorsen atxilotutako ETAko ustezko hiru kideak espetxean sartzeko agindu du Laurence LeVert epaileak. Sagarzazu eta Recart La Santeko espetxean sartu dituzte eta Illarramendi, berriz, Fresnesen. Hiru atxilotuei "gaiztagin elkarteko kide izatea, lapurtutako autoak erabiltzea, armak eta lehergailuak edukitzea eta dokumentazio faltsua edukitzea" egozten die LeVert epaileak.
Askatasuna elkarteak adierazi duenez, hiru atxilotuak behin behineko egoeran edukiko dituzte espetxean epaiketa izan arte, eta "komisaldegian jasandako tratua zuzena" izan dela azpimarratzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu