Atxiloketak

Cahorsen atxilotutako ustezko etakideei bizi arteko kartzela zigorra jar diezaieketela dio Parisko fiskalak

Luis Iruretagoiena, Alaitz Aramendi, Oihan Barandalla eta Ander Mujika gaur arratsaldean eramango dituzte epailearen aurrera eta, besteak beste, familia bat bahitu izana leporatuko diete. Larunbatean atxilotu zituzten, eta Frantziako Poliziaren esku dira ordutik.

2007ko irailaren 5a
17:47
Entzun
Jean Claude Marin Parisko fiskalak iragarri duenez, lehengo larunbatean Cahorsen (Lot departamedua, Frantzia) atxilotutako ustezko lau etakideei bizi arteko kartzela zigorra jar diezaiekete, pilatuko lizkieketen akusazioak direla-eta. Hain zuzen, Orioko (Gipuzkoa) familia bat bahitu egin izana leporatuko diete, baita, besteak beste, armak eduki eta lapurreta batean parte hartu izana ere.



Luis Iruretagoiena, Alaitz Aramendi, Oihan Barandalla eta Ander Mujika dira larunbatean Frantziako Poliziak atxilotu zituen lau lagunak, eta Poliziaren esku dira ordutik. Gaur arratsaldean pasatuko dira epailearen aurretik, Parisen. Lehendabizi, haien kontrako kasua daraman epailearen aurrera eramango dituzte, eta gero, behin-behinean haien aurkako zer neurri hartu erabakiko duen epailearen aitzinean; hots, espetxeratzeari buruzko erabakia hartuko du bigarren epaile horrek.

Polizia iturrien arabera, lehergaiak egiteko lekua zuten Cahorsko etxean. ETAren azken atentatuekin harremana izatea leporatzen diete; hala nola, abenduaren 30ean Madrilen Barajas aireportuan eztandarazitako bonba-autoarekin eta orain egun batzuk Castellon (Herrialde Katalanak) zartarazi zutenarekin.

Marin fiskalaren ustez, "operazio garrantzitsua" izan zen larunbatekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.