politika

Calellako bonba abisua faltsua izan da

14:14ak inguruan ezezagun batek Bizkaiko DYAra deitu du eta Calellako hondartzatik gertu motxila batean lehergailu bat zegoela adierazi du. Hango hondartza hustu behar izan dute.

2009ko abuztuaren 15a
18:16
Entzun
Calellako hondartzatik (Herrialde Katalanak) gertu motxila batean bonba bat zegoela esanez, ezezagun batek Bizkaiko DYAra deitu du eta ondorioz, hango hondartza hustu dute. 14:14ak inguruan jaso dute bonba abisua eta eztanda 16:00ak inguruan gertatuko zela adierazi dio DYAri. Espainiako Poliziak eta Mossos d'Esquadrek segurtasun neurriak hartu eta motxila bilatzeko plana abian jarri dute, baina ez dute bonbarik aurkitu eta beraz, egoera normaltasunera itzuli da jada.

Jasotako mezua ez zela garbi entzuten azaldu du DYAk. Hasiera batean Donostiako hondartzan kokatuta zegoela lehergailua pentsatu dute eta beraz, 15:00etan hango hondartzak hustu dituzte. Bonba abisuaren berri emandako grabaketa berriro entzun du Ertzaintzak eta Calellako hondartzari erreferentzia egiten ziola frogatu duenean, Donostiako egoera normaltasunera itzuli da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.