'Pertur auzia'

Caloreren hilketa eta Perturren desagerpena lotzen dituen dokumentala bihar estreinatuko da

Angel Amigoren 'Calore kasua, lekuko babestu baten erailketa' lana emango du ETB2k, 22:00etan. 

2011ko martxoaren 31
17:30
Entzun

Angel Amigok gaur aurkeztu du, Donostian, Calore kasua, lekuko babestu bate erailketa dokumentala. Sergio Calore neofaxista italiarraren inguruko lan bat da, eta 2007ko El año de todos los demonios dokumentalaren lekukoa hartzen du. Izan ere, Calore "Italiako damutu ospetsuenetako bat izan zen", Amigoren hitzetan, eta Espainiako Poliziaren zerbitzura diktaduraren amaieran izan ziren hilketak salatu zituen. 2010eko urriaren 6an hil egin zuten, Erroman.

Perturren desagertzea eta Caloreren hilketa lotu ditu Amigok dokumentalean, baina erantzunak eman baino gehiago, galderak egiten ditu. "Bere iraganak harrapatuta egon zen Calore, eta bera da protagonista". Zuzendariaren hitzetan, bien bizitzak gurutzatu egin ziren, "eurak ohartu gabe". Mikel Aramendi ikertzailearen arabera, 1975. eta 1977. urteen artean Espainian eta Euskal Herrian ibili ziren faxista italiarretako bat izan zen Calore.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.