Kataluniako tipula mota bat da calçot-a. Zuzenean garretan erretzen dute, eta, romesco saltsaz lagunduta, eskuekin jaten da. Negu amaieraren eta udaberri hasieraren artean ekin ohi diote garaiari.
Ohitura hori ezagutarazteko, Donostiako Via Fora jatetxeak festa bat antolatzen du urtero. Astelehenean ekin zioten garaiari Donostiako jatetxe horretan, eta festan izan zen BERRIA; calçot-a nola kozinatu azaldu du Ander Etxebarria jatetxeko sukaldariak. Otsaileko, martxoko eta apirileko larunbatetan calçotada dastatzeko aukera eskainiko dute Via Foran.