NAFARROAKO KUTXA

'CAN auziaz' azalpenak emango ditu Barcinak Nafarroako Parlamentuan

Nafarroako Gobernuko presidentearen "ezohiko eta urgentziazko agerraldia" eskatu du Bilduk, azaltzeko zein egoeratan gelditzen diren erkidegoa eta erakundeak "Nafarroako Kutxan gertatutako gehiegikerien ondoren".

2013ko ekainaren 10a
13:01
Entzun

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak gaur erabaki dute Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak azalpenak ematea CAN auziaren inguruan.

Maria Paz Benito Iruñeko 3. istrukzio auzitegiko epaileak adierazi zuen "ezinbestekoa" zela Barcinak inputatu gisa deklaratzea Nafarroako Kutxako Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorreko bileretan jasotzen dituzten dieten inguruan, eta horren ondotik erregistratu zuen Bilduk eskaera bat parlamentuan, Barcinak bertan eman ditzan auziari buruzko azalpenak.

Bilduk eskatu du Barcinak azaltzeko zein egoeratan gelditzen diren erkidegoa eta erakundeak "Nafarroako Kutxan gertatutako gehiegikerien ondoren". Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak goizeko hamarretan hasi dute bilera, eta bertan ebatzi dute Barcinak agerraldia egitea.

Koalizioak mahaiari eskatu dio aste honetan bertan izan dadin agerraldia, eta "saiatzeko konpromisoa" adierazi du mahaiko presidenteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.