Gaur goizean estreinatu dute Iruñeko Golem zinema aretoetan 'CAN: Kutxa hutsa' dokumentala. Ateak Irekik ekoiztu du filmea, eta Nork eraman ditu sosak? trilogiaren bigarren atala da.
10:30ean hasi dute aurreneko emanaldia, euskaraz. 18:30ean izango da berriro ikusgai euskaraz. Gaztelaniaz, berriz, 12:00etan, 17:00etan eta 20:30ean ikus daiteke dokumentala. Doan da sarrera.
Dokumentala herritarren ekarpenari esker egin ahal izan dute. Finantzaketa kolektiboaren bidez, 15.000 euro baino gehiago bildu dituzte.
Trailerra jarri dute ikusgai sarean:
[Youtube]http://youtu.be/pyfdDj59ioM[/Youtube]