Canal Vasco AEBetako estatu guztietan ikusi ahal izango da, satelite bidez

2011ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Alberto Surio EITBko zuzendariak Canal Vasco Amerikarako katea aurkeztu zuen, larunbatean, New Yorkeko Euskal Etxean. Galaxy 23 satelitearen bidez ikusgai dago AEBetako estatu guztietan. Surioren ustez, garrantzitsua da Canal Vascok Amerikan izandako hedapena. EITBren arabera, kanalak dezenteko indarra eduki du, besteak beste, Mexikon, Txilen, Argentinan, Perun eta Kolonbian. Orain, Galaxy 23 satelitearen bidez, bultzada jasoko du AEBetan ere. «Urrats garrantzitsua izango da munduan Euskadiren leiho bilakatzeko bidean. Batetik, gure errealitate sozial eta kulturalaren isla izango gara, eta, bestetik, Amerikan dagoen euskal komunitatearekin dugun lotura estutuko dugu», adierazi zuen EITBko zuzendariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.