'CAN AUZIA'

CANeko ikerketa batzordeak martxoaren 20an onartuko ditu ondorioak

Agerraldi gehiago eskatzeko aukera baztertu du batzordeak. 2011ko kontuetan 510 milioi euroko desfasea antzeman du Nafarroako Kontu Auzitegiak.

Nafarroako Parlamentuko taldeak, CANen ikerketa batzordeko lehenengo bileran. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 13a
08:07
Entzun

Ateak itxita egin du bilera Nafarroako Kutxako auziari buruz Nafarroako Parlamentuan osatutako ikerketa batzordeak. Bertan zehaztu dute hurrengo bilerara alderdi bakoitzak bere ondorioak eraman beharko dituela, martxoaren 26ko osoko bilkuran —legealdiko azkena izango da— eztabaida ditzaten.

Osoko bilkuran onartzen diren ondorioak ez dira bete beharrekoak izango CAN auzia ikertzen ari diren auzitegientzat, eta ez dute ebazpen judizialetan ondoriorik izango. Parlamentuko aldizkari ofizialean argitaratuko dituzte, eta foru gobernuari jakinarazi.

Nafarroako Kontu Auzitegiak ikerketa batzordeari igorri dio 2000 eta 2012 artean ikuskatutako CANeko kontuei buruzko txostena, kutxako fundazioaren 2013ko kontuez gain. Oro har, kontuen "aldeko iritzia" eman du auzitegiak, 2011koenetan izan ezik. Urte horretan 510 milioi euroko desfase bat antzeman du auzitegiak, "akzioen erosketaren eta kokapenaren arteko aldea" dela-eta.

Bilduk eta Aralar-Nabaik informazioa eskatu zieten Nafarroako Kutxako fundazioari eta Caixabanki; hain zuzen, bi entitate horiek Administrazio Kontseiluko kideei emandako kreditu edo maileguen inguruko xehetasunak eskatu zituzten talde politikoek. Fundazioak erantzun du ez duela informazio hori, eta Caixabankek ez du erantzun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.