EUSKAL HERRIA

CANen egoitza izandakoa eta Nafarroako Gobernuaren egoitza txorizoz batu dituzte

Datorren osteguneko greba deialdiaren harira, 180 metroko txorixo bat osatu du LAB sindikatuak. [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1790/[/berriatb]

2013ko maiatzaren 27a
15:17
Entzun

180 metroko luzera duen txorizo bat egin, eta harekin Nafarroako Kutxako egoitza zena eta foru gobernuarena elkartu dituzte gaur, Iruñean. Hamabost metroko txorizo ugari elkarri lotuta osatu dute 180 metrokoa. LAB sindikatuak antolatu du protesta.

Datorren osteguneko greba orokorrerako deialdiaren harira egin dute gaurko ekintza. Bi eskari egin dituzte: Nafarroako Kutxako auziaren inguruan ikerketa batzorde bat eratzea eta Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak dimisioa ematea.

Enrique Goñi CANeko zuzendari ohiak bihar deklaratuko du epailearen aurrean, CANeko dieten auzian inputatuta.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.