CANen inbertsioetatik etekinik atera izana ukatu du Goñik

2014ko abenduaren 26a
18:17
Entzun

CANeko presidente ohi Miguel Sanzen eta kutxa horretako zuzendari izandako Enrique Goñiren ondasunei buruzko informazioa eskatu du Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Goñik ukatu egin du Nafarroako Kutxako eta Banca Civicako inbertsioetatik etekinik atera izana, eta uste du berriro artxibatuko dutela auzia, "ez baitago irregulartasunik".

Ohar batean, Goñik zehaztu du Nafarroako Kutxatik eskuratu duen diru bakarra haren soldata izan dela, eta behar bezala egin duela beti errenta aitorpena. Horregatik, azaldu du "berehala" jarri dituela bere errenta aitorpenak eta kontu korronteak epaitegiaren esku, ikerketan laguntzeko.

Goñiren esanetan, UPDk eta Kontuz plataformak eginiko salaketek "gertakari faltsuak" jasotzen dituzte, "helburu politikoak" izateaz gain. Nafarroako Kutxaz eta Banca Civicaz, berriz, adierazi du ez direla desagertu, baizik eta Espainiako hiru finantza entitate nagusietako batean integratu direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.