INGURUMENA

'Cannelle' hartza hil zuen ehiztariak Paueko auzitegian deklaratu du

Erredakzioa
IRUÑEA
2004ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Iragan azaroaren 1ean Urdosko mendietan (Aspeko ibarrean, Biarnon) Cannelle hartza hil zuen ehiztaria auzipetu egin dute Pauen (Frantzia), babestutako espezie bat hiltzeagatik (Pirinioetako azken hartz arre emea zen Cannelle). Ehiztariak 62 urteko gizonezkoa atzo deklaratu zuen epailearen aurrean eta aske utzi dute.

Ehiztariak ez zuen adierazpenik egin Paueko justizia jauregitik atera ostean. Bai, ordea, La Republique des Pyrenees egunkariaren atzoko zenbakian: «Hartza kurrinka eginez zutitu egin zen abiadura izugarrian, lauhazkan doan zaldi baten modura. Buelta eman eta tiro egin nion, ez bainuen beste aukerarik: hartza edo ni».Ehiztariak elkarrizketan dionez, ez zuen hartza hil nahi. Ehiztariak jakin nahiko luke hiltzaile deitu diotenek zer egingo zuketen hartza aurrez aurre izango balute.Babestutako espezie bat hiltzeagatik sei hilabeteko kartzela zigorra eta 9.000 euroko isuna jasotzen ditu Frantziako Zigor Kodeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.