euskal presoak

Capdevielle eta Lassalle diputatuek sostengua adierazi diote Bilboko mobilizazioari

Iazko azaroko Baionako martxari ere atxikimendua agertu zioten PS eta Modemeko parlamentarioek.

2013ko urtarrilaren 7a
15:24
Entzun

Colette Capdevielle eta Jean Lassalle PS eta Modem alderdietako diputatuek atxikimendua adierazi diote larunbatean Bilbon (17:30, Casilla) euskal presoen eskubideen alde egingo den mobilizazioari, Herrira-k iragarri duenez.

Baionan iazko azaroaren 10ean euskal presoen eskubideen alde egindako manfestazioari ere sostengua agertu zioten Capdevielle eta Lassallek. Hain zuzen, Ipar Euskal Herriko sei parlamentarioetatik lauk eman zuten atxikimendua: bi haiez gain, Frederique Espagnac eta Sylviane Alaux PSko kideek.

Martxa hura ere Herrira-k deitu zuen. Hamabost mila lagun bildu ziren Baionako karriketan. Kolore orotako alderdi, sindikatu eta eragileak batu ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.