Gizartea

Caritasek jakinarazi du bazterkeria kasuak “gero eta konplexuagoak” direla

2017an 5,36 milioi euroren laguntza ekonomikoak banatu zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: duela hamar urte baino %77 gehiago.

Caritasen 2017ko memoriaren aurkezpena, Donostian. CARITAS GIPUZKOA
Jon Rejado.
2018ko maiatzaren 30a
07:16
Entzun

Euskadiko Caritasek ohartarazi du biztanleen zati bat “pobrezia eta kalteberatasun sozialeko espiral batean” harrapatuta geratzen ari dela. Azken urteetan hainbat familiak babesgabetasun egoera gainditu badute ere, beste batzuen egoera “gero eta konplexuagoa” dela nabarmendu du Caritasek.

Egoera hori islatzeko datu bat eskaini du Caritasek. 2017an diru laguntzetara zuzendutako diru kopurua “inoizko handiena” dela nabarmendu du: 5,36 milioi euroren laguntzak. Bideratutako diru kopuru hori 2007an baino %77 handiagoa dela gogorarazi dute Caritaseko arduradunek.

Egoera konplexu horiei heltzeko “erantzun sendia eta integrala” eskaini behar dela hausnartu du, hiru ardatz nagusietan eraginez: biziraupena, etxebizitza eta lana. Halaber, nabarmendu du babesgabetasun egoeran dauden pertsonei eta familiei bidean lagundu behar zaiela. Euskadiko Caritasek 3.858 borondatezko langile ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.