Caritasek jantoki sozial bat irekiko du Burlatan
BURLATA. Caritasek 50 pertsonarentzako jantoki sozial bat kudeatuko du uztailetik aurrera Burlatan (Nafarroa). Joaquin Azkarate kaleko lokalera eta Caritasen harrera zerbitzuetara joandako pertsonentzat da. «Jantoki hau ireki behar izatea gizartearen eta gizarte politiken porrot bat da», azaldu du Caritas Diozesiarreko Tutera eta Iruñeko ordezkari Angel Iriartek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu