Politika

Carlos Chivite larri dago erietxean, garuneko osol isuria izan ondoren

PSNko idazkari nagusiari ebakuntza egiten ari zaizkie Iruñeko ospitalean.

2008ko martxoaren 1a
19:11
Entzun
Carlos Chivite PSNko idazkari nagusia Iruñeko erietxean dago, larri, eguerdian garuneko osol isuria izan ondoren, Euskadi Irratiak esan duenez. Goizean Lizarran (Nafarroa) izan da Chivite, Poliziaren Egunean, eta hango ekitaldiaren ostean izan du ondoeza.

Medikuak 19:00ak aldera ebakuntza egiten ari zitzaizkion. Chivite lehen bihotzeko arazoak izanda dago.

PSNk bertan behera utzi ditu martxoaren 9ko Espainiako hauteskundeak direla-eta gaurko antolatuta zeuzkan ekitaldiak. Arratsaldean Zangozan (Nafarroa) zeukan ekitaldia, kasu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.