Erorikoa izan zuen Carlos Imirizaldu mendizaleak atzo Aralarko Aitzondon, Uharte Arakilen (Nafarroa). Ezbeharra 21:26an izan zen, eskalatzen ari zela, eta jasotako kolpearen ondorioz zendu zen. Lagun batekin ari zen eskalatzen, eta hark deitu zien larrialdi zerbitzuei, istripua jakinarazteko. Altsasuko osasun zerbitzuko langileek ezin izan zuten ezer egin hura bizirik mantentzeko.
Altsasuko suhiltzaileek berreskuratu zuten gorpua, eta orain Nafarroako Medikuntza Legaleko institutuan dago gorpua; han egingo diote autopsia.