Eusko Legebiltzarra

Carlos Iturgaitzen aurkako hilabeteko inhabilitazio zigorra berretsi du Eusko Legebiltzarrak

Carlos Iturgaitzen aurkako hilabeteko inhabilitazio zigorra berretsi dute gaur goizean Eusko Legebiltzarrean sekretupean egin den bozketaren emaitzak jakin ostean. Eusko Jaurlaritza sustengatzen duten alderdietako eta Sozialista Abertzaleak taldeko parlamentarioen botoek berretsi dute Carlos Iturgaitzentzako premiazko batzorde legegileak proposatu zuen zigorra, 41 boto zigorraren alde eta 13 aurka. Zigorraren aurkako botoak PSE-EEko parlamentarioek eman dituzte eta PPkoek ez dute parte hartu. Bihartik aurrera beraz, Carlos Iturgaitzek ez du legebiltzarkide bezala dagozkion eskubide ez betebeharrik izango, soldata barne.

2003ko abenduaren 22a
15:53
Entzun
PSE-EEko legebiltzarkideek kontra bozkatu dute eta Rodolfo Ares bozeramaileak salatu du Hirukoak SArekin Iturgaitz zigortzeko bat egin izana. Eusko Legebiltzarreko PPren taldeak Iturgaitzen aurkako zigorra "gehiegikeria" dela uste du, eta Juan Mari Atutxaren "mendeku pertsonala" dela nabarmendu. Hori salatzeko, gaurko osoko bilkuran ez dutela parte hartuko iragarri dute bilkura hasi denean, goizeko 9.30ean. Era berean, beraiek proposatu dituzten eztabaidagaiak ere erretiratu egin dituzte gaurko osoko bilkuratik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.