Eusko Legebiltzarra

Carlos Iturgaitzi zigor espedientea ireki diote, eta hark "barkamena" eskatu du

Carlos Iturgaitz PPren EAEko presidente eta parlamentarioari zigor espedientea zabaldu dio Legebiltzarreko Mahaiak. Gaur aztertu du gaia, kamerak jasotako irudiak ikusita eta beste aurrekari batzuk ikertuta. Azkenenean, PP kenduta, Mahaia osatzen duten beste lau alderdiek espedientea irekitzea erabaki dute, eta orain batzordeak erabaki beharko da Iturgaitzi zigorra jarriko dioten ala ez. Gero Iturgaitzen azalpenak entzun ondoren osoko bilkuran berretsi beharko da azken erabakia Juan Maria Atutxa Legebiltzarreko presidenteak azaldu duenez. Orain minutu gutxi Carlos Iturgaitz berak "barkamena" eskatu du eta onartu egin du "nahigabe, jolasean ari zela" Jaime mayor Orejaren botoia sakatu zuela.

2003ko azaroaren 25a
16:09
Entzun
"Nahiago izan dugu bai Iturgaitz jaunari berari ere behar delako eskubideak irekitzea eta luzatzea, bere defentsan esan nahi duena esan dezan. Dena dela ere, benetan negargarrizko ekintza izan zen, hor dago bai irudietan eta baita gure ordenagailuetako datuetan ere", zehaztu du Atutxak.

Orain minutu gutxi Carlos Iturgaitz berak "barkamena" eskatu du eta onartu egin du "nahigabe, jolasean ari zela Jaime mayor Orejaren botoia sakatu zuela". Bere esanetan, gaiak ez luke haratago joan behar, garrantziari gabeko gertakizuna besterik ez zelako izan.

Telebista irudiak froga bezala

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, joan den ostegunean, bere botoaz gain batzarretik falta zen Jaime Mayor Oreja alderdikidearena eman zuen Carlos Iturgaitz PPko legebiltzarkideak. Telebista irudiek argi eta garbi utzi zuten bere eserlekuko botoa emateko botoiaz gain, albokoarena —Mayor Orejarena— sakatzen zuela Iturgaitzek, gutxienez hiru alditan. Jokaera iruzurti hori dela eta, Iturgaitz zigort espedientea zabaltzea ebatzi du Legebiltzarreko Mahaiak.

Nolanahi ere, Legebiltzarreko Mahiak ez du erraza izango horri buruz erabakitzea. Izan ere, Eusko Legebiltzarreko araudiak ez du horrelako kasuei buruzko aipamenik egiten, eta, gainera, beste inoiz ez da halakorik gertatu. Legebiltzarreko zerbitzu juridikoek gaia aztertzen jardun dute egunotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.