Euskal herria

Carlos Ormazabal: "Errauste plantarako lortu dugun finantzaketa akordioa paregabea da"

Gipuzkoako Ingurumen diputatuak agerraldia egin du Gipuzkoako Batzar Nagusietan, eta azaldu du proiektuaren kostu osoa 411 milioi eurokoa izango dela.

ainara arratibel gascon
2011ko martxoaren 10a
18:58
Entzun

Gipuzkoako Ingurumen diputatu eta Hondakinen Partzuergoko lehendakari Carlos Ormazabalen arabera, Zubietako errauste planta finantzatzeko lortu duten akordioa "paregabea" da. Ormazabalek agerraldia egin du Gipuzkoako Batzar Nagusietan, eta azaldu du proiektuaren kostu osoa 411 milioi eurokoa izango dela. Finantza erakundeekin hartutako konpromisoei dagokienez, nabarmendu du Hondakinen Foru Arauean jasotzen dena betetzea dutela xede. Tarifak, berriz, zerbitzuaren kostuaren araberakoak izango direla ziurtatu du. Hala, errauste planta eraiki bitartean KPIa+1 igoko dute zaborren tarifa, eta, gero, KPIa soilik.

Ormazabalek aitortu du Lapatxeko errauste plantak (Azpeitia,Gipuzkoa) 2.300 tonatarako gaitasuna duela. Zabortegira botatzen den zabor organikoari dagokionez, berriz, azaldu du soilik %1 iristen dela zabortegira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.