EkoNOMIA

Carlos Zapaterok finantza sektore indartsua eraikitzera gonbidatu ditu BBK eta Kutxa

2010eko uztailaren 30a
13:35
Entzun
Vital Kutxako lehendakari kargua PSE eta EAJren babesarekin lortu ondoren, Carlos Zapaterok BBKri eta Kutxari gonbidapena luzatu die "errespetutik eta elkarlanean, euskal finantza sektore indartsua" sortzera.

Prentsa oharrean gaineratu duenez, sektore hori "etorkizunerako sortzen" ahalegindu behar du Vital Kutxak.

Vital Kutxaren lehendakari berriak langileen ordezkariekin biltzeko asmoa agertu du, baita BBK eta Kutxako lehendakariekin eta Eusko Jaurlaritzarekin ere. Eta gehitu du lehen ahaleginak finantza, ekonomia eta gizarte kudeaketan egingo dituela eta polemiketatik urruntzen saiatuko dela: "Vitalen lorpenak eta aurrerapenak direnean soilik espero dut notizia izatea".

Carlos Zapatero Eusko Jaurlaritzako Lan saileko sailburuordea izan da orain arte eta Gregorio Rojok utzitako kargua hartu du Vital Kutxan, epaitegiek azken hau kargutik kendu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.