Carod Rovira: «Aitzakia da elkarrizketari aurrebaldintzak jartzea»

ERREDAKZIOA
2005eko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
Josep Lluis Carod-Rovira ERCko presidentearen ustez, elkarrizketa edo negoziazio mahai bati aurrebaldintzak jartzea euskal gatazka amaitzea nahi ez duten pertsona batzuek jartzen duten «aitzakia» baino ez da. Azken egunotan zenbait ordezkari politikok elkarrizketa mahai bat osatzeko aldez aurretik indarkeriak amaitu behar duela esan ostean mintzatu zen atzo ERCko burua Radio Euskadin. CarodRoviraren aburuz, elkarrizketa mahaia eratzeko orduan garbi geratu behar da indarkeriarekin amaitzeak izan behar duela azken helburua: «Bai ETAren indarkeria, baina baita alderdi batzuk hauteskundeetara aurkeztea eragozten duen edo egunkari batzuk kaleratzea debekatzen duen indarkeria ere».



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.