Politika

Carod-Rovira: "Antiterrorismoa nazionalismo espainiarra egiteko baliatzea da PPren eta PSOEren arteko ituna"

PSOEren eta PPren Terrorismoaren Aurkako Ituna gogor kritikatu du Josep Lluis Carod-Rovira ERCko idazkari nagusiak gaut goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Carod-Rovirak esan du hitzarmen hori gaur egun formulatuta dagoen bezala ez datorrela bat demokrazia biziberritzeko asmoarekin. Funtsean, itun horren bidez "antiterrorismoa nazionalismo espainiarra egiteko" baliatu dela azpimarratu du ERCko buruak.

2004ko apirilaren 13a
13:58
Entzun
"Alderdi guztiak gaude indarkeriaren aurka, lokian tiroa ematearen aurka, bonba-autoen kontra, basakeria guztien aurka, bana ezin dugu onartu egien zaigun txantajea: hau da, terrorismoaren kontra egoteko zure ideiei uko egitea, hori ez baitugu inoiz egingo. Txantaje onartezina da", adierazi du Carod-Rovirak Radio Euskadin.

Azken batean, PPren eta PSOEren arteko itunak onartezinak diren hainbat puntu dituela agertu du ERCko buruak. Batetik, oroitarazi du hitzarmenaren hitzaurrean Euskal Herriko zenbait indar politiko kriminalizatzen direla, eta azpimarratu du, horietatik bi —EAJ eta EA— egun EAE Euskal Autonomi Erkidegoa gobernatzen ari direla. Bestetik, Itunak porrot egin duela iritzi dio: "Argi dago porrot egin duela. Ez du ETAren jadun armatua amaiarazi, eta, gainera, Aznar badoa, eta terrorismo bakarraren ordez bi utzi dizkigu", esan du.

Ildo horretatik, biziberritze demokratikoa bultzatzeko testuinguruan Terrorismoaren Aurkako Ituna ez dela onargarria adierazi du ERCko buruak. "Terrorismoaren aurrean jarrera demokratikoen adostasuna lortu nahi badu, ideiak kriminalizatzeari laga behar dio PSOEk eta metodo bortxatzaileak soilik kriminalizatu behar ditu", azaldu du.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentegai sozialistaren inbestidurari dagokionez, berriz, aldeko botoa emango dutenetz edo abstenituk direnetz oraindik ez dutela erabaki agertu du Carod-Rovirak. Dena den, aldeko botoa ematekotan Kataluniari dagozkion auzietan begirunez eta kataluniarren borondatea aintzatetsiz jokatzeko exijituko diote PSOEri, eta, azpimarratu du, ez direla hitzekin konformatuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.