Euskal Herriko gatazka

Carod-Rovirak ez duela dimitituko baieztatu du, eta Maragallek ez diola horrelakorik egiteko eskatu argitu du

Josep Lluis Carod-Rovira Kataluniako Gobernuko bigarren buruzagi eta ERCko idazkari nagusiak ez diola bere karguari uko egingo, eta Pascual Maragall Kataluniako presidenteak ez diola horrelakorik egiteko eskatu argitu du gaur arratsaldean SER irrati katean, goizean zehar jaso dituen kritikei erantzunez. Egindakoa publikoki onartuta bere "ardura" bete duela azpimarratu du, eta "akatsik egitekotan" bilera Gobernuko kide zela egitea izan daitekeela nabarmendu du, "baina horregatik ezin dezakete Kataluniako Gobernua afera honetan nahastu". ERCko idazkari nagusi gisa joan zela nabarmendu du, eta ez Kataluniako Gobernuko ordezkari gisa. Bilera onartzera "su-eten bat erdiesteko eta ETAk jardun armatua utz dezala lortzen laguntzeko" borondateak bultzatu zuela azpimarratu du.

2004ko urtarrilaren 26a
18:54
Entzun
Espainiako 'ABC' egunkariak gaur plazaratu duen informazioa baieztatuz, Josep Lluis Carod-Rovira Kataluniako Gobernuko bigarren buruzagi eta ERCko idazkari nagusiak ETArekin bildu dela esan du. Carod-Rovirak agertu duenez, dagoeneko Kataluniako Gobernuko kide zela izan zuen batzarra erakunde armatuko buruzagiekin, haiek eskatuta. Nolanahi ere, ERCko idazkari nagusi gisa joan zela nabarmendu du, eta ez Kataluniako Gobernuko ordezkari gisa. Bilera onartzera "su-eten bat erdiesteko eta ETAk jardun armatua utz dezala lortzen laguntzeko" borondateak bultzatu zuela azpimarratu du.

'ABC'-k plazaratu duen informazioa dela eta, kazetarien aurrean agerraldia egin du Carod-Rovirak. ETArekin bildu zela baieztatzen duen eta hartarako izan zituen arrazoiak azaltzen dituen idatzi bat irakurtzera mugatu da Carod-Roviraren agerraldia, eta ez du galderarik onartu.

Kataluniako Gobernuko bigarrenak esan duenez, ETAko buruzagitzak egin zion bilera eskaera: "ETAk su-eten bat eman dezan eta borroka armatua utz dezan laguntzeko asmoz onartu nuen harremana", esan du. Hala ere, ez zutela inolako hitzarmen zein akordiorik egin azpimarratu du, "ez bainintzen inongo gobernuaren solaskide gisa joan".

Bilera horri buruzko agiri bakarra dagoela agertu du Carod-Rovirak; hots, berak egindakoa. Agiri horretan, Espainiako Estatuko herri guztiek eskubide nazionalak lor ditzaten bide baketsu eta demokratikoak erabili behar direla defenditzen dela esan du.

ETArekin bildu izanak Kataluniako Gobernuari kalterik egin badiezaioke barkamena eskatu du, eta nabarmendu du batzar horretara ez zela Kataluniako Gobernuaren ordezkaritzan joan, baizik eta ERCko idazkari nagusi gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.