Carod-Rovirak argi dauka zein den Euskal Herrian alderdiek lortu behar duten helburua: "ETAren indarkeriatik abiatu eta beste indarkeria guztiak amaitzea". Bere iritzian, baina, alderdi guztiek ez dute helburu hori, eta baldintzak jartzen dituena "aitzakiak" erabiltzen ari dela uste du.
Gaineratu duenez, berak "ikusten" duenaren eta "senak esaten" dionaren arabera, alderdi guztiak elkarrekin hitz egiten ari dira.
Politika
Carod-Roviraren iritzian baldintzak jartzen dituena "aitzakiak" jartzen ari da
ERCko lehendakari Josep Lluis Carod-Roviraren iritzian, alderdien mahaia osatzeko adostu eta garbi eduki behar dena azken helburua da: "ETAren indarkeria eta beste indarkeriak amaitzea, adibidez hauteskundeetara aurkeztea debekatzen duen indarkeria eta zenbait egunkari kioskoetan egotea galarazten duen indarkeria". Radio Euskadin esan duenez, bere iritzian, helburu horrekin egiten den edozein "kontaktu, paktu, bilera... edozer" ondo egongo da. Baldintzak jartzen dituenak, berriz, "ez du helburu horretara iritsi nahi" bere iritzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu