Ekonomia

Caroline Phillips da Garapen Kontseiluko lehendakari berria

Hauexek izango dira zuzendaritza batzordeko kideak Phillipsekin batera: Paxkal Indo, Françoise Pautrizel, Frederique Harivongs eta Jean-Michel Larrasquet.  

Caroline Philips enpresari eta musikaria (Kalifornia, 1968). BERRIA
Ipar Euskal Herriko Hitza
2015eko otsailaren 24a
11:40
Entzun

Zuzendaritza batzordeak atzo izendatu zuen Caroline Phillips Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehendakari berri gisara. Harekin batera osatuko dute zuzendaritza batzordea Paxkal Indok, Françoise Pautrizelek, Frederique Harivongsek eta Jean-Michel Larrasquetek.

Kantari gisara ere ezaguna da Caroline Phillips; komunikazio enpresa baten buru da, eta, 2011. urteaz geroztik, Garapen Kontseiluko lehendakariordea zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.