Carrillok esandako batzuk

2012ko irailaren 18a
19:06
Entzun

- "Kapitalismoa gizakia suntsitzera hel daiteke".

- "Politikan damuak ez du lekurik. Asmatu egiten da, edo okertu".

- "Estatua gero eta gutxiago da guztiona eta gero eta gehiago gutxi batzuena".

- "Egia da nik pertsonaren bat garbitu izan dudala, baina sekula ez dut kontzientzia arazorik eduki".

- "Bandera baten kolore moreak ez du beste gerra zibil bat merezi".

- “Carrero Blancoren aurkako atentatuak zerbitzu berezien marka darama, bitarteko mugatuak dituen erakunde batena baino gehiago".

- "Telesforo Monzon goitik beherainoko burges bat da".

- "Politikariek onartu behar dute estatu zentralista hil dela. Eskubiak ez du onartu oraindik".

- "Ezkerreko eta eskuineko jendea ari da ohartarazten Sorturen atzean Batasuna egon litekeela baina, hain zuzen, Sortu legeztatzea da egin behar dena, sistema demokratikoan integratzen laguntzeko".

- "ETAren terrorismoa iraganeko kontu bat da. Francoren aurka uler zitekeen, ez justifikatu, baina sistema demokratikoaren kontra ezin zen ulertu".

- "Euskal arazo politikoa ez da ETArekin amaituko”.

- "Ni kezkatzen nauena Espainiako nazionalismoa da. Okerrena da".

- "EAJk aldaketa sakonak izan ditu, serioak. Gaur egun ez da alderdi konfesionala".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.