Guardia Zibileko iturriek baieztatu diete berri agentziei atxilotu egin dutela joan zen astean Ebro ibaian, Castejon parean, hilda agertu zen gizonezkoaren bikotekidea. Tuteran atxilotu dute, eta biak bizi ziren etxebizitza arakatu dute.
Tuterako Instrukzio Auzitegiak sekretupean jarri zuen auzia, eta halaxe jarraitzen du. Beraz, ez da jakin zer leporatzen dioten atxilotuari.
Joan zen astean, gizonezko bat hilotz agertu zen Castejonen, Ebro ibaian. Erdi urperatuta zegoen gorpua, eta, hasieran suizidio bat izan zela uste bazen ere, Guardia Zibilak ikerketa bat abiatu zuen, hainbat zantzuri erreparatuta.