Hilketa

Castron agertutako burua Bilboko gizon batena dela baieztatu dute

Jesus Maria B. R. apiriletik zegoen desagertuta. Haren bikotekidea espetxeratu dute.

Guardia Zibila, Castron. PEDRO PUENTE HOYOS, EFE
2019ko urriaren 3a
13:09
Entzun

Larunbatean, kutxa batean burezur bat aurkitu zuen emakume batek, Castro Urdialesen (Kantabria, Espainia). Arrastoak Bilboko gizon batenak izan zitezkeelako hipotesia nagusitu da Guardia Zibilaren ikerketan, eta hala baieztatu dute gaur buruari egindako analisiek. Hildakoak Jesus Maria B. R. zuen izena, 67 urte zituen, eta desagertuta zegoen apiriletik. Haren bikotekidea atxilotu eta espetxeratu dute, 61 urteko emakume bat.

Hildakoak urte batzuk zeramatzan Castron bizitzen andre horrekin. Hain justu, haien bizilagun batek aurkitu zuen burua. Ikerlariei kontatu zienez, atxilotuak berak eman zion kutxa, duela hilabete batzuk, gizonaren desagerpenaren harira Guardia Zibilak haien etxea miatu zuenean; kutxan “jostailu sexualak” zeuzkala esan zion, eta lotsa ematen ziola poliziek ikusteak. Bizilagunak asteburuan ireki zuen kutxa, usain txarragatik susmoa hartuta.

Auzia sekretupean jarri du epaileak. Oraindik ez dituzte aurkitu biktimaren gainerako gorpuzkiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.